Zure eraikinari aurpegirik onena ateratzeko gaude 

Gure nortasuna

Enpresa euskalduna gara, ikuspegi kritikoduna eta beti hobetzeko helburua duena.

Bezeroarekiko tratua eta komunikazioa funtsezkoak dira guretzat, gertutasuna transmititzea gustatzen zaigu. Beste ezaugarrietako bi dira konpromisoa eta aurreikuspenak betetzea.

Ez gara proposamen modernoen aurrean kikiltzen, ikuspuntu irekia daukagu. Bezeroari proposamen pertsonalizatuak egiten dizkiogu, eta helburu hori lortzeko baliabiderik onenak dauzkagu: lantaldea eta azpikontratatutako zerbitzuak.

Historia

Goiatz ezerezetik eraiki zen. Hasieran ez zen baliabiderik, baina Gabrielek bazituen aurrera egiteko heldulekuak, horien artean funtsezkoenak: ilusioa eta esperientzia. Lanaren poderioz bezeroaren konfiantza lortu eta merkatuan indar handiz sartu zen. Gure lehengo lanak industria-guneak eta metalezko egiturak margotzea izan ziren. Bezeroaren eskakizun berriak iritsi ahala, dekorazioaren eta fatxaden alorretara egokitu ginen. Geroztik, gehien-gehienean errehabilitazioan espezializatu gara, baina, gaur egun, pintura-munduko zerbitzu ugari eskaintzeko gaitasuna daukagu. Garai modernoetara moldatu gara, gure erroak ahaztu gabe.

Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe!